XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERREBERENTZIA
OTEIZA gure ertilari aundiaren Quousque tandem... liburu bikaña irakurri ondoren

OTEIZA irudigille
ta sermolari onari
esker milla ta bizitza luze gure klonletx-utsunean
txapela ezkerrean
eta nere esker-erakutsiaren ogi samur au eskuinean

ez ao-bero
patenik gabe
esku-azpian
zabal
gartsu
eta nere eukaristiaren gorputza billus
apostolu ez-baña
sen aundiko

tipil
biribil
aitonen aitonengandiko subizgu-garrez irazeki
errauts ez-itzaliei ufaka-tipil
erraldoi
bekokia dizdiz
amesgille

neolitiku-lañopeko Agiña gañean
berde narean
bukoliar-ametsezko, janbaz, iragarle-zantzoz
bide-ertzean, bide guzien ertzetan
Elkanoren itxas-lorratzean, Gagarinen lurbirabirundan

ez belauniko
zutik
zure egia gurea
oyuztatuz
baitare gezurra
urrezko bigantx kiaztatuarekiko jaurespena
Pazko-goizeko giza eorzgabearen gorpua soiñean
bezperako gantzugalluz ta likurtaz
eta illobia seilluz ta utsik

beti berri beti zillarrezko
ez ikutu dion kartel batekin
eta zaindurik
eztio ajola nun
gizonaren urkamendian beti ere
gurutz bat eta oroigallu orra or zu bakarti

lekaroan oyu egille
neurkiña eskuan eta obo bat
kronletx utsa
soil
garbi
izkutuz pilpil
dena sentikor
bakarrik IZATASUN...